
Atzo, euskarazko irratiak Araban ospatutako "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" jaurdunaldian bildu ziren. Bertan Jose Luis Aizpuru, Euskal irratia, Xabier Monasterio, Bilbo Hiria irratiko eta Mikel Bujunda Euskalerria irratiko kideak bildu ziren. Atzo argi geratu zen euskarazko irratiek gizartean duten garrantzia. Bujudak gogoratu zuen Euskalerria irratiak Iruñerrian dauden euskaldunentzat elkar komunikatzeko tresna bat dela. Jaurdunaldiak ez ziren mahaia inguruan bukatu arratsaldeko bostetatik aurrera hainbat pertsona bildu ziren "Irratigintza internet aroan" izeneko Word kafean parte hartzeko. Kafean agerian gelditu zen irratiaren oraina uhinetan dagoela.